PUBLIKOA

Aste honetan Araski saskibaloiko taldeko goi mailako jokalari batzuk DBH 4.mailako ikasleekin izan ditugu gai baten inguruan beraien esperientzia kontatzeko; posiblea da ikasketak eta goi mailako entrenamenduak batera eramatea.

Ekintza honetako argazkiak ikusgai dituzue Gurasoentzat-argazkiak atalean. Gogoratu zuen erabiltzaile eta pasahitza erabili behar dituzuela atal horretan sartu ahal izateko.

Kaixo!

Batxilerreko 2. mailako ikasleak gara eta dakizuenez

denbora gutxi barru ikasbidaia daukagu eta finantzatu ahal

izateko irudian dauden produktuak salgai jarri ditugu. Kamisetak,

jertseak (txanodunak eta txano-gabeak), anorak eta poltsak dira,

eta argazkian dauden koloretan eskuragarri daude.

Neurriak hurrengokoak dira: XS, S, M,L eta XL.

Interesa baduzue bidal ezazue e-mail bat hurrengo helbidera: c.sieira@ikasleak.olabide.com.

Mesedez, bertan, zuen seme-alaben izen-abizena, maila eta klasea, produktua, kolorea eta neurria idatzi.

Bestalde, zalantza izanez gero, gurekin kontaktuan jarri.

Eskaria egiteko azkeneko eguna martxoaren 15a, asteazkena da. Egun horretan klaseetatik igaroko gara dirua biltzeko.

Eskerrik asko

 

 

  

         Asteartean, Araski taldeko jokalari batzuen bisita izan genuen.

         Dagoeneko ikusgai dituzue bisitako argazkiak eta bideoa.

        Gogoratu, zuen erabiltzaile eta pasahitza erabili behar dituzuela ikusi ahal izateko.

 

Jakinarazten dizuegu, dagoeneko ikusgai dituzuela Agate Deunaren ospakizuneko argazki eta bideoak.

Beti bezela, gurasoak atalean daude, eta zuen erabiltzaile eta gakoa erabili beharko dituzue ikusi ahal izateko.

Otsailaren 3an Agate Deuna eguna ospatuko dugu.
Abestien audioak eta letrak dituzue hemen etxean praktikatzeko.

Norekin jarri nahi duzu harremanetan?

(Mezuaren gaia mantendu eta gehitu behar duzuna, mesedez)

Gaur LH 2Ako ikasleok Gasteizen egon gara Santa Maria katedrala bisitatzen. Bertan, Aratzen lehengusuak egindako maketarekin gauza pillo ikasi ditugu. Horren froga etxera eramaten ditugun gure maketak!

Ikusi irteerako argazkiak GURASOENTZAT>ARGAZKIAK atalean.

Orriak