PUBLIKOA

Olabideko DBH.3 mailako ikasleak Oihaneder  Jauregian dauden World Press Photo eta Project Amateur erakusketetan egon dira errealitatea eta argazkintzaren arteko erlazioaz hausnartzen.

Dakizuenez, pasa den otsailean batxilergo gure ikasle batzuek, hain zuzen, Unai Zugazuak, Cesar Ferreirok, Ander Atínek eta Aritz Aginagaldek, bide segurtasuna hobetzeko teknologia berrien Carbitror Traffic Controller proiektuagatik StartInnovaren azken lehiaketan bigarren saria jaso zuten.

Euskalduna Jauregian, urriaren 18an B Venture 2016 Foroan bere proiektua aurkezteko gonbidapena jaso zuten eta gaur "El Correo" egunkarian irten dira. Albistea ikusi nahi baduzue, hemen duzue ikusgai.

Zorionak guztioi!

Lander Rico, Markel Jimenez eta Mikel Andres, Urgatziko gure jokalariak, Marianistaseko 3x3 mini saski txapelketaren txapeldunak izan dira.

 

ZORIONAK MUTILAK!!!!

Larunbatean ezin izan bazenuen emanaldia ikusi, hemen duzu beste aukera bat.

 

 

 

Lanpostua betetzeko hurrengo profila duen lankidea behar dugu:
- Heziketa Bereziko Magisteritza, Psikopedagogia edo baliokidea.
- EGA
- Horrelako lanpostuetan esperientziaduna

Baloratuko da,
- Formazio akademiko osagarria (masterrak, lanpostuarekin zer ikusia duten ikastaroak, beste titulazioak …)
- Hizkuntzak

Kontratu mota,
Plaza berria: urtebeteko kontratua %100 lanaldiarekin jarraipena izateko aukerarekin. 

Interesatuak idatzi eta bidali zuen curriculumak helbide honetara: lhzuzendaritza@olabide.com;-era, uztailaren 12a baino lehen.

Udako ekintzetako lehen asteko argazki eta bideoak ikusgai dauzkazue!

Bisitatu atal pribatua. Menuko GURASOENTZAT atalean, ikasturteko argazki eta bideo berriak ikusgai dauzkazue!

 

Orriak