PUBLIKOA

 

 

Ikusgai dituzue Inauteriko argazki eta bideoak. Gogoratu, zuen erabiltzaile eta pasahitza erabili behar dituzuela ikusi ahal izateko.

 

 

     Atzo goizean Ogueta pilotalekuan elkartu ginen LH5 eta LH6ko ikasleak, Iribarria-Rezusta // Altuna III-Barriolaren pilota aukeraketa ikusteko. Horrez gain gure ikasleek, pilota modalitate desberdinak probatzeko aukera izan zuten eta aldi berean, xisterako erakusketa txiki bat izan zuten. Eskerrak eman nahi dizkiogu Arabako Pilota Federazioari gurekin batera ekintza hau bultzatzeagatik.

     Ekitaldiaren argazkiak ikusgadi dutuzue, Gurasoentzat atalean.

LHko Zuzendariak eta Kirol Elkartea

 

Pilota partidarako sarreren zozketan ondoko familiak izan dira irabazleak.

 

- Ibañez de Opakua Fernandez

- Lpz de Luzuriaga Fdz de Retana

- Ibarnavarro Malillos

 

ZORIONAK TXAPELDUNAK!

 

Gogoratu, abenduaren 23an, ostirala, EZ dela eskolaz kanpoko ekintzarik egongo.

Gogoratzen dizuegu abenduak 23ko zerbitzuak kudeatu ahal izateko, autobus eta jantokian aldaketa edo eskariak egiteko azken eguna abenduaren 19a, astelehena izango dela.

Ba al dakizu Ikastolan HELDUEN ABESBATZA dugula? Guraso, guraso ohi, langile eta beste hainbat lagun, ASTEARTEro 19etatik 21etara elkartzen dira saioetarako.

Parte hartzeko zalantzatan bazaude, asteburu honetan entzuteko aukera izan dezakezu!

KONTZERTU bat eskeiniko dute igandean, azaroak 20, IZARRAko SAN JOSE elizan, 12etako mezaren ondoren izango da.

Entzun eta gero parte hartzera animatzen bazara eta izena eman nahi baduzu, kulturelkartea@olabide.com-ekin harremanetan jar zaitez!! 

2016-10-22

72. urteko uzta pasa den larunbatean, urriaren 22an elkartu ginen izugarri arrakastatsua izandako gure lehenengo topaketan 27 urte igaro ondoren. Primeran pasatu genuen aspaldiko kontuak gogorarazten... Zenbat barre!!! Hurrengoa laster izango dugulakoan...

Orriak