ARABAKO BAKELEKUA

Olabide Ikastolan egindako arropa eta elikagaien bilketak arrakasta izugarria izan du.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik!

 

 

Teresa Urcelay eta Anne Olarte, ikastolako bi ikasleek, ARABAKO BAKELEKUA Elkarteko partaideak dira, non uda guztietan 20 haur saharar hartzen dituzten.  Umeek basamortua uzteko aukera izango dute eta uda giro egokiagoan igaroko dute. Proiektua uztailean eta abuztuan gauzatuko da Kuartangon, eta haurren zenbait premiazko beharri erantzutea du helburu: azterketa medikuak egin, hobeto elikatu eta klima epelagoan egon.

ARABAKO BAKELEKUA Elkarteak Proiektuan parte hartzera animatu nahi zaituzte eta udarako behar ditugun elikagaiak eta erabiltzen ez dituzuen arropak (8 eta 12 urteko umeentzat) lortzen laguntzeko eskatzen dizuegu.

Arropa eta elikagaien bilketa hurrengo asteartean, ekainaren 6an eta 7an,  ikastolako sarreran (idazkaritzaren ondoan) izango da.

Eskerrik asko!

Behar duguna: Lekaleak,Pasta, Arroza,Tomate frijitua, Olioa, Hegaluzeko latak, Gailetak, Nocilla,Txokolatea, Cola-cao ... ARROPA

Euskara