Jantokia






Funtzionamendua

Janaria Ikastolako sukaldean prestatzen dute Auzo Lagun enpresako langileek.

Begiraleak eta laguntzaileak azpikontratatutako enpresakoak dira Hornitzaileek egunero zerbitzatzen dituzte eguneko bazkarirako produktu freskoak.

Zaintzaileen laguntzaz, haurrek ume-umetatik ikasten dute modu orekatuan, osasuntsuan eta eredu egokiei jarraituz jaten.

Tarifak

1. Ikasturtea hasi baino lehen familiek jantoki-zerbitzuari buruzko informazio osoa jasoko dute,jarduera osagarriei buruzkoa barne; horrela bada, finkatutako epean, izena eman beharko dute eta zer erabilera modalitate eta maiztasun nahi duten eta zein jarduera osagarri aukeratuko dituzten adieraziko dute.

2. Hona hemen erabiltzeko modalitateak:

a) Asteko eskola-egun guztiak, astelehenetik ostiralera.

b) Astelehenetik ostegunera

c) Astean bi egun

d) Astean hiru egun

e) Egun bakarra astean

3. “Egun bakarreko” modalitatea bakar-bakarrik aplikatuko da noizean behin zerbitzua erabiltzen dituztenen kasuetan.

Goizez bakarrik eskola duten aldiak, iraila eta ekaina, gainontzeko hilabeteak bezala hartukodira.

 

Txandak eta orduak

Txandak               Norentzako
12:40 - 13:30

HH eta LH 4

13:40

LH 5, LH 6 eta laguntza-eskolak edo eskolaz kanpokoak izan dituztenak

14:15

DBH

 

 

2 urteko ikasleak begiraleek jasotzen dituzten ikasgeletan bertan 12:20etan eta euren jantokietaraino oinez igotzen dira elkarrekin.

3, 4 eta 5 urteko ikasleen bila ikasgeletara bertara joaten dira begiraleak eta elkarrekin igoten dira, jantoki nagusian bakoitzak duen mahairaino.

Ikasleak beti egoten dira begiraleen zaintzapean, bazkalorduan zein denbora librean egiten dituzten jardueretan

Oharrak

JANTOKI-ZERBITZUARI DAGOZKION BESTE ZENBAIT BALDINTZA:

Adierazi denez, jantoki-zerbitzua borondatezkoa da. Horrek berekin dakar arau jakin batzuk onartzea, adibidez, ezin izango da onartu batere jaten ez duen ikasle batek, eta betiere hobetzeko aukerarik ez bazaio ikusten ikaslea bada, ezin izango da onartu, nahiz eta gurasoen baimena izan.

Gomendatzen dugu ikasleen errutinak ahalik eta gutxien aldatzea. Beharrezkoa denetan, ahalik azkarren jakinarazi beharko zaio jantokiko arduradunari, eta betiere aurreko egunean. Halakoetan, erabiltzaile finkoari aplikatuko zaion kuotan lehengaiak besterik dira hartuko kontuan.

Ikasleen mesedetan, gomendatzen dizuegu unean uneko aldaketak ahalik eta gutxienak izan daitezela,azkenean ez baitu jakingo zer egin behar duen, etxera joan edo jantokian geratu.

Jantokian izena eman duen ikasleak goiz eta arratsaldeko jardunaldiko 8 hilabeterako egiten du. Ikasturtean zehar ezin da bajarik eman, Ikastolara zio larriagatik hilabete bat baino gehiago etortzen ez diren kausetan izan ezik. Hala eta guztiz ere, baja ematen bada tarifa hobetsiak galduko lituzke eta noizbehinkako tarifekin egingo genuke egondako egunen likidazioa.

Hala ere, ez ohiko arrazoirik balego, Ikastolaren Zuzendaritzak hala iritzita, badago aldiak dirauen bitartean bajak, aldaketak eta altak onartzea.

Jantoki zerbitzuak dirauen aldia eskola-jardunekoa da ondorio guztietarako.

Sukaldeko langileak eta begiraleak dira ikastolaren kolaboratzaileak jantoki-zerbitzua egokia izan dadin.

Beste agiri batean eman dizuegu barne-araudia; hortxe daude jasota erabiltzaileen, arduradunen, solaskideen eta abarren eskubideak eta obligazioak.

Badago aukera dieta bereziak edukitzeko, baina beharrezkoa da sendagilearen agiria eta ikastolak emandako komentsal fitxa sinatuta aurkeztea.

Haur Hezkuntzakoei komeni zaie mantala eta nezeserra (hortz-eskuila eta hortz-orea) ekartzea.

Eguerdian, ikasleak begiraleekin daude, eta hainbat jarduera egin ohi dituzte adinaren arabera:

- 2 urteko ikasleak: nahitaez, lokuluxka egin behar dute.

- Haur Hezkuntzako gainerakoak; lokuluxka egin dezakete, bideoa ikusi, txokoetan jolastu...

- Lehen Hezkuntza: tailerrak, kirol-lehiaketak,… eskolaz kanpoko jarduerak: ingelesa, musika, antzerkia, ikasteko gela, informatika gela…

- DBH: ikasketa-gela, bideoa, informatika-aretoa, ikasteko gela

 

Ostiraletan, 15:00etan, bada autobus-zerbitzua jantokia erabiltzen dutenentzat