Azken berriak

Arrate Lopez Valencia,  batxilergoko 2. mailako gure ikasleak, laugarren postua lortu du Ekonomiako IX. Olinpiadetan. Froga hau Euskal Herriko Unibersitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean egin zen apirilaren 8an. Matrikula-tasen diru-itzultzearekin saritua izango da UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean irakasten den graduren batean matrikulatzen bada 2017/2018 ikasturtean.
ZORIONAK ARRATE!!!!!

Horrez gain, Ikastetxe bakoitzetik nota onenak atera dituzten hiru ikasleen kalifikazioen batezbestekoa kontutan hartuta, Olabide ikastola bigarren  postuan sailkatu da.

Hilabete honetan aukera pilo dituzue gure abesbatzak entzuteko! ANIMA ZAITEZTE gure kontzertuetara etortzen!!

MAIATZAK 26, Los Angeles, HELDUEN ABESBATZA

EKAINAK 2 de (20.00), Dendaraba, HASIERA eta TXIKI taldeak

EKAINAK 9 (20.00), Dendaraba, GOIKO taldea

EKAINAK 22 (19.00), Kontserbatorioa, IMANOL URBIETAri omenaldia, GOIKO ABESBATZA

Hemen duzue 2017-2018 ikasturteko eskolaz kanpoko ekintzen informazioa.

Hurrengo egunetan, izen-ematearekin batera, informazio gehiago jasoko duzue.

Edozein zalantzetarako: kirolelkartea@olabide.com eta kulturelkartea@olabide.com

Orriak