Azken berriak

 

Onartuen behin betiko zerrendak argitaratu dira eta ikastolako sarrera nagusiko atean dituzue ikusgai.

Asier Bilbao Cortazar-rek, BATX 2D taldeko ikasleak, Euskal Herriko 2017ko Fisikako olinpiadetan 1. postua irabazi du.

Probak martxoaren 3an izan ziren Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologiako fakultatean.

Estatu mailako fasea Gironan izango da martxoaren 31tik apirilaren 2ra.

Zorionak Asier!!!

 

Ikasleak bertsoak sortzen, idazten, abesten, hip-hopeatzen, musika tresnez jotzen, oilarren borroka egiten eta, finean, bertsoez gozatzen aritu izan dira.

Gurasoentzat > Bideoak atalean duzue guzti horren eredu den bideoa ikusgai. Gogoratu zuen erabiltzaile eta pasahitza erabili behar dituzuela bertan sartu ahal izateko.

Asier Bilbao Cortazar, Unai Zugazua González eta Carlos Sieira Martínez, Olabide Ikastolako batxilegoko ikasleek, Niveak y ESICek antolatu duten Young Business Talents Lehiaketaren  finalerako sailkatzea lortu dute. Azken ekitaldi hau,  Madrilen martxoak 31ean izango da.  

Irakurri gehiago

Orriak