Osasunari buruzko araudia

ERITASUNEI DAGOKIONEZ

Kontutan izan behar dugu gure haurrek, haur txikiak, beraien inmunitate sistema murriztua dutela erabat, eta helduak direnak baino aukera ugariagoak dituzte gaixotzeko, era honetan zenbait arau eta jarrera kontutan izan behar ditugu. Bide batez umea horrelako eragozpenak dituenean eskolaratzeak arazoen larritzea suposa diezaiokela edo eta bere sendatzea okertu edo berandutu. Modu honetan haurra gaixotzen bada, kutsatze prozesua murrizteko eta haurraren onurarako neurri hauek kontutan izatea gomendatzen da.

Haurrei ez zaie ikastolaratzen utziko honako hauek izatean

  • Ageriko higiene eza
  • Parasitoak (zorriak, bartzak,...)
  • Sukarra
  • Beherakorik
  • Azal-erupziorik, baldin eta pediatrak ziurtatzen ez badu agiri baten bidez kutsagarriak ez direla
  • Gorako etengabeak
  • Heste parasitosia (heste-zizareak,...)
  • Eztul iraunkorra edo muki jariaketa, zornatsua tratamendurik gabekoa, pediatrarenziurtagiria eskatuko da haurra tratamenduan dagoela agertzeko eta kutsatseko arriskurik ez duela agertzeko.

Gaixotasunengatik EZ ikastolaratzeko bajak hauek dira

  • ESKARLATINA: botikak hartzen hasi eta 3 egun
  • LEPAMINA: Gaixotasuna hasi eta 9 egun
  • HEPATITISA: Gaixotasuna hasi zenetik bi aste arte
  • POLIOMIELITISA: Dagokion medikuaren baimena behar du ikastolaratzeko
  • ZORRIAK: Zorriak edo bartzak tratamenduz ezabatu arte
  • ERRUBEOLA: Sintomak hasi eta 5 egun
  • ESTUL KUKURRUKA: Botikak hartzen hasi eta 5 egun
  • BARIZELA: Besikulak sortu eta 5 egun edo sikatu arte
  • ELGORRIA: Exantema (orbanak) sortu eta 4 egun
  • TUBERKULOSIA: Bere medikuaren baimena beharko da kutsagarritasun eza adieraziz
  • ZARAGARRA: Tratamendua egin denetik 24 orduetara
  • INPETIGOA: Lesioak zeharo sendatu arte Hemen agertzen ez diren beste gaixotasunengatik baja izatea medikuaren baitan geldituko da.

 

MEDIKAZIOARI DAGOKIONEZ

Legedia berriaren arabera, ezin izango zaie ikasleei botikarik eman, inolaz ere. Botikak 8 ordutan behin hartu beharra badago gurasoek emango diote haurrari ikastolara sartu baino lehen edo irtetzerakoan.

 

ELIKADURARI DAGOKIONEZ

Haurren batek gaixotasunen baten ondorioz dieta berezi baten beharra badu, medikuaren informea aurkeztu beharko du bertan haurraren jaki zerrenda zehaztu eta horren zergaitiak azalduko direlarik.