PREUNICA. CAMARABILBAO UNIVERSIY BUSINESS SCHOOL

Aste honetan, gure ikastolako batxiler 2. mailako ikasleek, enpresaren ekonomiako eskolak CamaraBilbao University Business Schoolean izan dituzte.  Gelatik kanpora ateratzeko aukera,  Bilbora joan eta unibertsitateko ateak irekiz, enpresa munduarekin lehenengo topaketa erreal bat bizi ahal izateko aukera izan dute. Marketinaren oinarri batzuk ezagutu, merkatu bereko konpetentzia zuzena diren enpresak aztertu taldeka, eta Euskaltel enpresarentzat estrategia bat  sortu, landu eta PowerPoint erabiliz, ebaluatzaileen aurrean azaldu. Esperientzia aberatsa, empresa errealitatean sartzeko eta egoera baten aurrean benetako proposamenak sortzeko eta eskaintzeko aukera paregabea izan da.

Eskerrak eman CamaraBilbao University Business Schoolari, Preunica lehiaketa honetan parte hartzeko eskainitako aukera honengatik eta zorionak gure ikasle guztiei zerginaren aurrean erakutsi duten jarreragatik, egindako lanagatik eta proposamen interesgarriak jaso genituelako taldeetatik.

 

Basque